18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko bi legelari lanpostu huts lekualdatze-lehiaketaren bitartez betetzekoa. Mahaikidea aldatzea

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2002ko urtarrilaren 28an egindako bilkuran, hurrengo erabakia hartu zuen, besteak beste:

María Asunción Erice Echegaray andreak uko egin dio epai- mahaikide izateari bi legelari lanpostu huts lekualdatze-lehiaketaren bitartez betetzeko lehiaketan (deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko 79. zenbakian argitaratu zen, 2001eko ekainaren 29an). Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeak izendatu zuenez, batzorde horrek beste ordezkari bat izendatu du epaimahairako. Horiek horrela, ondorengoa

ERABAKI DA:

1. Onartzea, bi legelari lanpostu huts lekualdatze-lehiaketaren bitartez betetzeko lehiaketan, María Asunción Erice Echegaray andrearen uko egitea Langileen Batzordeak izendatutako epai-mahaikide izateari.

2. Aipatutako lehiaketako mahaikide izendatzea, Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeak proposatuta, Nafarroako Parlamentuko legelari Silvia Doménech Alegre andrea. Beraz, deialdiko 5.1 oinarria aldatuta geldituko da.

3. Erabakia interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean nahiz "Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizial"ean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hamarrean.-Lehendakaria, José Luis Castejón Garrués.

Iragarkiaren kodea: A0201278