18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko transkriptore lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2002ko urtarrilaren 28an egindako bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia hartu zuen:

Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko transkriptore lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bukatu da (Mahaiak 2001eko maiatzaren 7an eta ekainaren 25ean hartu zituen deialdi hau argitaratzeko erabakiak, eta "Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizial"ean argitaratu zen, 2001eko maiatzaren 15eko 51. zenbakian eta uztailaren 2ko 74. zenbakian, bai eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ere, 2001eko abuztuaren 3ko 94 zenbakian). Epaimahaiak egindako izendapen-proposamena (2001eko abenduaren 29ko 130. "Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizial") eta, deialdiaren 7.2. oinarriarekin bat, interesdunak aurkezturiko dokumentazioa ezagututa,

ERABAKI DA:

1. Nafarroako Parlamentuko funtzionario, transkriptore lanposturako, izendatzea ondoko izangaia. Izen-abizenak:

SEVINE RUIZ, MARIA MERCEDES

2. Interesdunak hilabete bateko epea izanen du, izendapena jakinarazten zaionetik aitzina, lanpostuaren jabetza hartzeko.

3. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea.

4. Erabaki hau "Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizial"ean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hamarrean.-Lehendakaria, José Luis Castejón Garrués.

Iragarkiaren kodea: a0201277