18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko aholkulari juridikoak izateko bi lanpostu huts oposizio bidez betetzekoa. Izendapenaren proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko aholkulari juridikoak izateko bi lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdiko 7. oinarrian xedaturikoa betez, oposizio horretako epaimahaiak Idoia Tajadura Tejada andrea, txanda irekikoa, izendatzeko proposamena aurkeztu du, probak gainditu dituen izangai bakarra baita. Deialdi hori 2000ko 138. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 15ean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren lauan.-Funtzio Publikoaren Antolaketako Zerbitzuko zuzendaria, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: A0201218