18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko psikologo izateko bi lanpostu, oposizio bidez, betetzeko deialdia. Izendapen proposamena.

2001eko apirilaren 9an, 44. zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko psikologo izateko 2 lanpostu, oposizio bidez, betetzeko deialdia. Horren 7. oinarrian xedatutakoari jarraituz, oposizioko Epaimahai Kalifikatzaileak izendapen proposamena aurkeztu du Mª Pilar Guillén Herrero andrearen alde, txanda librean, eta àscar Pina González jaunaren alde, igoera txandan, horiek izan baitira, zein bere txandan, probak gainditu eta puntuazio handiena atera duten izangaiak.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren batean.-Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendaria, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: A0201223