III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C A P A R R O S O
Obra kontratua adjudikaturik
Udal honek, irailaren 16an egin osoko bilkura berezian, lehiaketa bidez adjudikatu zion Caparrosoko Hiru Urteko Planean diren obrak onetsitako proiektuaren arabera egiteko kontratua (2002ko 98. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 14koan agertzen dira xehetasunak) Alcer eraikuntzako enpresari, 1.685.451,06 euroan (milioi bat seiehun eta laurogeita bost mila laurehun eta berrogeita hamaika euro eta sei zentimo), BEZa barne.
Hori jakinarazten zaio eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/98 Foru Legean xedatuarekin bat.
Caparroson, bi mila eta biko irailaren hamazazpian. Alkate udalburua, Pedro José Tabar Oneca.
Iragarkiaren kodea: A0210330