I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
150/2002 FORU AGINDUA, irailaren 27koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Belén Villar Isabella, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justiziako Langileri Bulegoko burutzatik kentzea xedatzen duena.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian ezartzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Belén Villar Isabella, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justiziako Langileri Bulegoko burutzatik kentzea xedatzea eta emaniko zerbitzuak eskertzea.
2. Foru Agindu hau Justizia Zuzendaritza Nagusiari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta interesatuari igortzea.
3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita zazpian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.
Iragarkiaren kodea: A0210509