118. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1190/2002 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko zenbait zentro garbitzeko zerbitzua esleitzen duena, 2002 eta 2003. urteetarako.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikulua betez, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 24ko 1190/2002 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko zenbait zentro garbitzeko zerbitzua, 2002 eta 2003. urteetarako.

-Esleipen modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Esleipenaren zenbatekoa 2002. urterako: 829.400 euro (BEZa barne).

-Esleipen-hartzailea: Sodexho España S.A.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita lauan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0209152