118. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Ebazpen proposamenen jakinarazpena

30/92 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteak abiarazi direla ematen zaie aditzera. Espediente horiek Udaltzaingoko Burutzak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendua urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Espedientea: 2453. Izen-abizenak: Anguas García Francisco. Matrikula: NA-3707-T. Karrika: Gipuzkoako etorbidea. Data: 2002ko maiatzaren 16a. Ordua: 7:30. Zenbatekoa: 96,16 euro. BSL: 53.1. ZEO: 132.1.

Espedientea: 2278. Izen-abizenak: Díaz Peña, Iván. Matrikula: NA-734-AS. Karrika: Bordabidea. 2002ko martxoaren 13a. Ordua: 15:47. Zenbatekoa: 96,16 euro. BSL: 53.1. ZEO: 132.1.

Espedientea: 2451. Izen-abizenak: Garbisu Baños, Francisco Javier. Matrikula: NA-9105-AM. Karrika: Gipuzkoako etorbidea, 20. Data: 2002ko maiatzaren 16a. Ordua: 12:40. Zenbatekoa: 96,16 euro. BSL: 53.1. ZEO: 132.1.

Frogatutzat jotzen diren egitateak, dakarten arau-haustea, kalifikazioa, erantzulea eta proposatzen den zehapena, ebazpen proposamen honen aurkiko laukitxoetan agertzen dira, hurrenez hurren idazkun hauek dituztela: "egitate salatua", "agindu urratua", "kalifikazioa", "salatua" edo "zenbatekoa".

Alegazioak aurkezturik ere edo eskatutako frogak eginik ere, ez du baliorik galduko egindako arau-hausteak.

Otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, salatuak hamabortz egun balioduneko epea izanen du, ebazpen proposamen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, bidezko juzgatzen duen guztia alegatzeko eta egokitzat jotzen dituen agiriak aurkezteko, eta hori guztia egin beharko du Udalaren erregistro orokorraren bitartez edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bideren batez baliatuz.

Espedientea Udaleko bulegoetan dago interesatuaren eskura, Kaleberriko 12an. 10:30etik 13:30era hantxe aztertzen ahalko du, baita espedienteko agirietatik nahi dituen kopiak eskatu ere.

Halaber, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar egunetan, isuna ehuneko berrogeita hamar merkeago ordaintzen ahalko da, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Berriozarren, bi mila eta biko abuztuaren hogeita seian. Alkatea, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0209306