118. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R E S

2002ko aurrekontua hasiera batez onetsirik

Garesko Udalak, 2002ko uztailaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2002. urteko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan xedatuarekin bat, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da, hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Garesen, bi mila eta biko uztailaren hogeita hiruan. Alkatea, Eva Erro Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0209269