118. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S

Administrari laguntzailearen izendapena

Eguesibarko Udalak 2002ko abuztuaren 14an egin osoko bilkuran erabaki zuen Dolores Lazcano Gómez andrea administrari laguntzaile izendatzea, Udal honetako dirubilketa zerbitzuari atxikia egonen baita.

Hilabeteko epean, izendapenaren jakinarazpena egiten denetik aitzina, interesatuak zin egin beharko du eta karguaren jabetza hartu.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak arautzen dituen egungo legerian xedatua betetzeko.

Eguesen, Eguesibarren, bi mila eta biko abuztuaren hemeretzian. Alkatea, Ignacio Galipienzo.

Iragarkiaren kodea: A0209259