118. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

469/2002 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, "Nafarroako Gobernuak Madrilen duen egoitza egokitzeko obren proiektua prestatzea, haien zuzendaritza fakultatiboa eta exekuzioa" izeneko kontratua Lantegia, S.L. enpresari esleitzen diona.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluko 3. idatz-zatia xedatutakoa betetzearren, aditzera ematen da kontratu hau esleitu dela:

-Kontratuaren xedea: Nafarroako Gobernuak Madrilen duen egoitza egokitzeko obren proiektua prestatzea, haien zuzendaritza fakultatiboa eta exekuzioa.

-Esleitzeko prozedura: prozedura irekia, lehiaketa.

-Esleipenaren prezioa: 271.856,09 euro.

-Esleipen-hartzailea: Lantegia, S.L.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita bostean.-Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0208830