118. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

B.B.B.P.B.ren aldaketa eta hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena

Corellako Udalak, aurtengo abuztuaren 9ko osoko bikura berezian, hasiera batez onetsi zuen Corellako Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren UE2a aldatzeko proposamena, Enrique Jiménez Sánchez jaunak aurkeztua, Viviendas Ergabia, S.L. merkataritza elkartea ordezkatuz. Era berean, Corellako Udalaren eta Viviendas Ergabia elkartearen arteko hirigintzako hitzarmena ere onetsi zuen hasiera batez.

Espedienteak jendaurrean egonen dira hilabetez, honako erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritar eta interesatu guztiek espedienteak aztertzeko eta bidezko alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

Corellan, bi mila eta biko abuztuaren hamahiruan. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0209064