118. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

318/2002 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, "Ogasuneko eraikinaren (Karlos III.a 4 zk.) seigarren solairua zaharberritu eta bulego gisa erabiltzeko egokitzeko obrak (201034 inbentario-espedienteko A00-719 eta A00-720 dosierrak)" egiteko kontratua Elecnor, S.A. enpresari esleitzen diona (IFK: A/48027056).

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluko 3. idatz-zatian xedatutakoa betetzearren, aditzera ematen da kontratu hau esleitu dela:

-Kontratuaren xedea: Ogasuneko eraikinaren (Karlos III.a 4 zk.) seigarren solairua zaharberritu eta bulego gisa erabiltzeko egokitzeko obrak (201034 inbentario-espedienteko A00-719 eta A00-720 dosierrak).

-Esleitzeko prozedura: enkantea.

-Esleipenaren prezioa: 326.980,80 euro.

-Esleipen-hartzailea: Elecnor, S.A.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren zazpian.-Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0208831