118. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, Estanislao Jiménez Jiménez jaunari hondakinen inguruko arautegia hausteagatik ezarritako 344/2001 zehapen espedientearen ebazpenarena,. Beraz, honen bidez beteko da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59,5 artikuluan xedatua:

0830 FORU AGINDUA, 2002ko maiatzaren 28koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Estanislao Jiménez Jiménez jaunari (15.906.916-R) zehapena ezartzen diona, Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Foru Legearen aurkako arau- hauste bategatik.

2002ko otsailaren 1ean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak eman 0123 Foru Aginduaren bidez Estanislao Jiménez Jiménez jaunari irekitako 344/2002 zehapen espedientea ikusirik, hondakinak kudeatzeko lanak egiteagatik behar diren baimenak izan gabe eta hondakinak egoki kudeatzeko behar diren kontrolak pasatu gabe.

Karguen plegua jakinarazi ondoren, espedientatuak ez zuen alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako epean, eta, beraz, bidezko da proposatutako zehapena behin betikotzat hartzea.

Hori horrela, Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen 4.2. artikuluari jarraikiz, eta zehapen ahalmenaren erabilera arautzen duen Erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/93 Errege Dekretuko 20. artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Estanislao Jiménez Jiménez jaunari 300,51 euroko isuna jartzea egindako arau-hauste arinarengatik, Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen 34.4.d) artikuluaren arabera, 15. eta 22.1 artikuluetan ezarritakoari dagokionez, eta aipatu 10/98 Legearen 35.1.c) artikuluari jarraikiz.

2. Isuna edozein banku edo aurrezki kutxatan ordainduko da, ordain gutun ofizialaren bidez, Foru Agindu hau bide administratiboan irmo bihurtzen denetik 15 eguneko epean. Horrela egin ezean, premiamendu bidez kobratuko da.

3. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu duen 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat.

4. Foru Agindu hau igortzea espedientatuari, Kontrol Administratiboaren Atalera eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzura.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zortzian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0209218