118. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1069/2002 EBAZPENA, irailaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Geletarako mikroinformatikako ekipamendua (46 PC ordenagailu) erosteko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona.

1.-Adjudikazioa egiten duen entitatea.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Ekonomia Kudeaketako Atala.

c) Espediente zenbakia: C00026/02.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Mikroinformatikako ekipamendua (46 PC ordenagailu).

3.-Tramitazioa, adjudikatzeko prozedura eta modua.

Lehiaketa publiko irekia.

4.-Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

69.000,00 euro.

5.-Argibideak eta agiriak jasotzeko tokia.

a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko Harrera-lekua.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 Iruñea (Nafarroa).

c) Telefonoa: (948) 16 90 16.

d) Telefaxa: (948) 16 96 61.

e) www.unavarra.es.

6.-Parte hartzeko eskaerak edo eskaintzak aurkezteko eguna, agiriak eta tokia.

a) Aurkezteko azken eguna: hogeita seigarren egun naturalaren 14:30ak arte, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza administratibo eta teknikoen orrian agertzen direnak.

c) Aurkezteko tokia: Erregistro Orokorra - Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Arrosadiko Campusa. 31006 Iruñea (Nafarroa).

7.-Eskaintzak irekitzeko egun-orduak eta tokia.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzar-gela.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 Iruñea (Nafarroa).

c) Errektoretza eraikineko iragarki oholean jakinaraziko dute ekonomia proposamenak zein egun, ordutan eta non irekiko dituzten, ireki aurretik 48 ordu lehenago, gutxienez ere.

8.-Iragarki gastuak.

Iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzailearen kontura ordainduko dira.

Prentsako iragarkiek edo iragarki ofizialek sortzen dituzten gastuak adjudikaziodunaren kontura izango dira.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A0210005