118. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

414/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 9koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko karrerako funtzionarioek kidego berean espezialitate berriak hartzeko prozeduraren deialdia ebazten duena. Deialdia Hezkuntza eta Kultura kontseilariak otsailaren 27an emandako 49/2002 Foru Aginduak onetsi zuen.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak otsailaren 27an emandako 49/2002 Foru Aginduaren bitartez (31. zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, martxoaren 11koa), Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko karrerako funtzionarioek kidego berean espezialitate berriak hartzeko prozeduraren deialdia onetsi zen.

Deialdi horren bederatzigarren oinarriak xedatzen du epamahaiek proba kalifikatuko dutela "gai" edo "ez gai" kalifikazioarekin eta espezialitate berria hartuko dutela bakarrik "gai" kalifikazioa lortzen duten izangaiek.

Epaimahaiek edo, hala izanez gero, espezialitate bakoitzeko hautespen Batzordeek igorritako aktekin bat, bidezkoa da, bederatzigarren oinarrian ezarritakoa betez, "gai" kalifikazioa erdietsi duten izangaien zerrenda onestea, atzemandako espezialitate berria ere aipaturik.

Hori horrela, eta apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzekin bat,

AGINDU DUT:

1. Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko karrerako funtzionarioek kidego berean espezialitate berriak hartzeko prozeduraren deialdia ebaztea eta Foru Agindu honen eranskinean agertzen diren izangaiak "gai" deklaratzea, atzemandako espezialitate berria ere aipaturik.

Foru Agindu hau dela medio, espezialitate berria atzeman duten izangaiek ez dute praktikaldia egin beharko.

2. Foru Agindu hau eta dagokion eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru Agindu honen kontra, interesa daukatenek gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

4. Foru Agindu hau eta dagokion eranskina Idazkaritza Teknikora eta Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalera igortzea behar diren ondorioak sor ditzaten.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren bederatzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

E R A N S K I N A

-Ekonomia-gaztelania.

NAN: 50689415. Abizenak eta izena: Barneto Carmona, María Teresa. Kalifikazioa: Gai.

-Ekonomia-euskara.

NAN: 15989779. Abizenak eta izena: Etxebeste Zubizarreta, Iñaki. Kalifikazioa: Gai.

-Teknologia-gaztelania.

NAN: 16550940. Abizenak eta izena: Sainz de Ugarte Fernández, Fernando Manuel. Kalifikazioa: Gai.

NAN: 15805967. Abizenak eta izena: Alzueta Lizoáin, Jesús María. Kalifikazioa: Gai.

NAN: 72668168. Abizenak eta izena: Echamendi Lázaro, Francisco Miguel. Kalifikazioa: Gai.

-Teknologia-euskara.

NAN: 33431865. Abizenak eta izena: Subizar Garralda, Jose Antonio. Kalifikazioa: Gai.

Iragarkiaren kodea: a0208978