117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Udalaren 2002ko aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsirik

Berriozarko Udalak, 2002ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontuko aldaketa hau:

"2002. urteko aurrekontu orokor eta bakarrari eginiko aldaketen espedientea azterturik eta Udalaren kontu- hartzaileak emaniko txostena ikusirik,

Honako hau erabaki da:

Hasiera batez onestea 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrari eginiko aldaketa hauek:

Kreditu gerakinak sartzea

4322 kontusaila. Iruñeko lurrazpiko pasabiderako hitzarmena: 60.101,21.

-Finantzaketa:

Ukitutako baliabideen diruzaintzako gerakina: 60.101,21.

Kreditu gehikuntza

1220 22001 kontusaila. Bake Epaitegiko bulegoko gastuak: 2.601,01.

E.S.P. proiektua (2001): 14.508,58.

4440 62300 kontusaila. Ikerketa eta proiektuak (Herriko Etxea): 110.886,73.

4521 62202 kontusaila. Interes sozialeko eta orokorreko obrak (Ikastetxeko pintura): 34.850,19.

Guztira: 162.846,51.

-Finantzaketa:

Ukitutako finantzaketako gastuen diruzaintzako gerakina: 17.109,59.

Ukitutako baliabideen diruzaintzako gerakina: 145.736,92.

Guztira: 162.846,51.

"Ikusirik Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren ekainaren 6ko 212/2002 Foru Agindua, Berriozarko Udalari mila hirurehun eta hogeita bat (1.321) euroko dirulaguntza ematen diona, Hezkuntza Sistemaren Antolakuntza Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 39.5 artikuluan ezarritako arautu gabeko musika ikasketak egiten ari diren ikasleei laguntzak emateko, dagokion deialdia onetsi nahi baita, eta ikusirik 2002ko aurrekontu orokor eta bakarrean xede horretarako kontusailik ez dagoela; kontu-hartzailetzaren txostena jakin ondotik, aurrekontuko honako aldaketa onetsi da:

Kreditu berezia:

Kontusaila: 4230-48100. Musika Eskolako bekak: 1.321 euro.

Kreditu berezi hori, osotara 1.321 euro egiten duena, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak 212/2002 Foru Aginduaren bidez onetsitako dirulaguntzaren bidez finantzatuko da".

Indarra duen legedian aurreikusten den jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iraganik, aurrekontuko aldaketa hau behin betikoz onetsirik gelditu da.

Berriozarren, bi mila eta biko irailaren hemezortzian. Alkate udalburua, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0210082