117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R I A I N

Beriaingo Udal Planeko UR-7 unitateko proiektuak eta espedienteak hasiera batez onetsirik

Alkatetzak aurtengo irailaren 17an eman ebazpenen bitartez, hasiera batez onetsi zituen Beriaingo Udal Planeko UR-7 unitateko birzatiketa proiektua eta UR-7 unitateko urbanizazio proiektua, UR-7 unitateko Konpentsazio Batzordeak sustaturik. Bestetik ere, onetsi egin zen hasiera batez S-V sektoreko hirigintza hitzarmena, Batzar horrek Beriaingo Udalarekin sinatu behar baitu. Halaber, eta indarra duen legedia betetzeko, espediente horiek biak hamabost egunez jendaurrean uztea erabaki zen.

Bidezko alegazioak Udal bulegoetan aurkeztu beharko dira, jendea hartzeko orduetan.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Beriainen, bi mila eta biko irailaren hamazazpian. Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0210081