117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R I A I N

Beriaingo Udal Planeko S-V sektoreko urbanizazio proiektua hasiera batez onetsirik

Alkatetzak aurtengo irailaren 17an eman ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen Beriaingo Udal Planeko S-V sektoreko urbanizazio proiektua, S-V sektoreko Konpentsazio Batzordeak sustatu duena. Halaber, eta indarra duen legedia betetzeko, espedientea hamabost egunez jendaurrean uztea erabaki zen.

Bidezko alegazioak Udal bulegoetan aurkeztu beharko dira, jendea hartzeko orduetan.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Beriainen, bi mila eta biko irailaren hamazazpian. Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0210080