117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R G O I E N A

Lehiaketa publikoa, "Eraikina egitea udaletxea izateko" obra adjudikatzeko

Ergoieneko Udalak lehiaketarako dei egiten du, honako obra hau kontratatzeko:

-Kontratuaren xedea: eraikina egitea udaletxea izateko.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa; prozedura irekia.

-Kontrata bidezko aurrekontua: 90.595,34 euro, BEZa barne.

-Obra egiteko gehieneko epea: hamar hilabete.

-Behin-behineko bermea: kontratuaren aurrekontuaren % 2.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularretan aipatzen dena.

-Eskaintzak non, noiz eta nola aurkeztu: Ergoieneko Udalaren erregistro orokorrean, hogeita hamar egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko 13:00ak baino lehen, eta egun baliogabea suertatzen bada, hurrengo egun balioduneko ordu berean, deialdi honen bukaeran heldu den ereduaren arabera.

-Proposamen ekonomikoak noiz ireki: eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondoko hamargarren egunean, egun baliodunean, 13:00etan.

Proiektua, administrazio klausula orokor nahiz partikularren pleguak eta agindu tekniko nahiz ekonomikoei dagozkienak interesatuen eskura daude, udal bulegoetan eta Repronet 24 paper-dendan (Ramiro de Goñi, 24, Iruña).

Ergoienean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Olatz Berastegi Loiola.

PROPOSAMEN EKONOMIKORAKO EREDUA

Izena: ................................., N.A.N.:

Herria eta helbidea:

Bere izenean (edo ............. enpresaren izenean), jakinik Ergoieneko Udalak lehiaketarako dei egin duela, "Eraikina egitea udaletxea izateko" obra adjudikatzeko, hitz ematen du lan horiek oso-osorik eginen dituela, hartarako egindako proiektuari hertsiki lotuz eta administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguei jarraikiz, ................... euroren truke (letraz eta zenbakiz, BEZaren %16 erantsita), alegia, hasierako prezioa (........ euro) baino ehuneko ...... merkeago.

Iragarkiaren kodea: A0210032