117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R G U E D A S

Lehiaketa publikoa, harriak erortzeko arriskua gutxitzeko 1. faseko lanak egiteko

Arguedasko Udalak lizitaziorako deia egin du, harriak erortzeko arriskua gutxitzeko 1. faseko lanak kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:

Kontratuaren xedea: harriak erortzeko arriskua gutxitzeko 1. faseko lanak egitea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa. Prozedura irekia. Presako izapidaketa.

Hasierako aurrekontua: 252.144,66 euro (BEZa barne).

Lanak egiteko epea: 3 hilabete, gehienez ere.

Enpresaren sailkapena:

-A taldea, 1 eta 2. azpitaldea, b) kategoria.

-I taldea, 5. azpitaldea, b) kategoria.

-E taldea, 1. azpitaldea, a) kategoria.

Proposamenak aurkezteko: eskaintzak Arguedasko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hamahiru egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko eguerdiko ordu bata baino lehen. Azken egun hori larunbata, igandea edo jaieguna bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da.

Proposamenak postaz ere bidaltzen ahalko dira eta horretarako, interesatuak posta bulegoan igorpena noiz egin zuen egiaztatu beharko du behar den gordekinaren bidez. Orobat eta epearen barnean, proposamena bidali duela egiaztatu beharko dio kontratazio organoari, fax, telex edo telegrama bidez. Beharkizun horiek bete ezean, ez da onartuko ezarritako epetik kanpo jasotzen den proposamenik. Dena dela, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hiru egun iragandakoan, ez da onartuko postaz igorritako proposamen bakar bat ere.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan agertzen dira. Agiriok jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Proposamen ekonomikoak noiz irekiko: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko hirugarren egun naturalean, arratsaldeko ordu batean, edo hurrengo egun baliodunean, egun hori larunbata, igandea edo jaieguna bada.

Proiektua eta klausula administratibo partikularren pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, bai Arguedasko udal bulegoetan bai Tuterako Papelería Técnica Carlos Sagasti, S.L.n, Zaragoza etorbideko 31n, telefonoa: 948-412133.

Arguedasen, bi mila eta biko irailaren hamaseian. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: ....................................., adinez nagusia Bizilekua: ................. Helbidea: ..................... Telefonoa: .................... N.A.N. zk.: ............... (noiz luzatua: ...........) Nire izenean ez bada, hau ordezkatuz: .................. Bizilekua: ............ helbidea: ..................... (ahalorde askietsiaren bidez egiaztatzen baitut).

Harriak erortzeko arriskua gutxitzeko 1. faseko lanak prozedura irekiaren bitartez eta presako tramitazio eginez adjudikatzeko tramitatu den lehiaketaren berri dut, eta horiek egiteko hitza ematen dut agiriei hertsiki lotuz eta baldintza hauetan:

Prezioa: ............. (letraz) ......... euro, BEZa barne.

Lanak egiteko epea: ............ (letraz) ........... hilabete.

2002ko .......................aren ............................(e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0210030