117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E Z A U N

Oihan enkantea

Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoan saldu nahi du ondoko aprobetxamendua:

Lote bakarra: 200 pago, 455 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 20.020,00 euro.

Proposamenak bukaeran dagoen eredu ofiziala beteta aurkeztu beharko dira eta, harekin batera, enpresaren sailkapen agiria eta fidantzatako % 4 utzi izanaren ordainagiria. Lezaungo Udaleko idazkaritzan aurkeztuko dira, 2002ko urriaren 17ko, ortzeguna, arratsaldeko ordu biak baino lehen. Epea bukatu eta berehala irekiko dira pleguak.

Baldintza ekonomiko administratiboak eta teknikoak interesatuen eskura egonen dira udal idazkaritzan.

Enkantea esleitu gabe gelditzen bada beste lehiaketa batzuk eginen dira 2002ko urriaren 24ean eta 31n, hasierako prezioaren % 10 eta % 20 merkeago, hurrenez hurren. Baldintzak lehenengo enkanteko berberak izanen dira, hasierako prezioa izan ezik.

Lezaunen, bi mila eta biko irailaren hamabian. Alkatea, sinadura ulertezina.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ................., J/A, adinez nagusia. helbidea: ................, (herria, kalea), N.A.N. zenbakia: ......., jakin baitut, ...... eguneko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean irakurrita, pago lote bat enkantearen bidez salgai jarri duela Lezaungo Udalak, haren truke .............. (hitzez eta zenbakiz) ............. euro eskaintzen ditut, enkantea arautzen duten baldintzen plegua onarturik.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0209979