117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

811/2002 EBAZPENA, irailaren 9koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Nafarroako etorbidea (Iruñeko mendebaldeko saihesbidea) moldatzea. III. fasea: Irunlarreko biribilgunea" proiektuaren jendaurreko aldia ebatzi eta proiektua behin betikoz onesten duena.

Uztailaren 4ko 647/2002 Ebazpenaren bidez "Nafarroako etorbidea (Iruñeko mendebaldeko saihesbidea) moldatzea. III. fasea: Irunlarreko biribilgunea" proiektuari onespen teknikoa eman zitzaion eta jendaurrean jarri zen. 2002ko uztailaren 29ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (91. zk.) eman zen argitara.

Ebazpen horren bitartez, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren, bidezko oharrak eta alegazioak egin zitezen.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du alegazio aldian ez dela bakar bat ere aurkeztu.

Hori horrela, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/99 Foru Aginduaren bidez ditudan ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

1. Ekainaren 7ko 647/2002 Ebazpenean xedatutako jendaurreko aldia ebaztea, proiektuan aldaketarik egin gabe, ez baita alegaziorik aurkeztu.

2. "Nafarroako etorbidea (Iruñeko mendebaldeko saihesbidea) moldatzea. III. fasea: Irunlarreko biribilgunea" proiektua behin betikoz onestea. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 510.860,00 eurokoa izanen da.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura, Desjapetzapen Atalera eta Iruñeko Udalera igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren bederatzian.-Herrilan zuzendari nagusia, Álvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: a0210015