117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, Oibarko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bitartez betetzeko deialdikoa, eta probak hasteko tokia, eguna eta ordua

Oibarko Udaleko alkate udalburuak, 2002ko irailaren 10ean, honako ebazpen hau eman zuen:

2002ko apirilaren 20an egin osoko bilkurak onetsi egin zituen Oibarko Udalaren 2002ko plantilla organikoa eta zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori 2002ko 65.Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 29koan, eman zen argitara.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitara eman zen Udalaren iragarki oholean eta 2002ko 103. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 26koan. Jendaurreko 10 egun balioduneko epean ez da inolako erreklamaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, eta deialdiaren 4.3 oinarrian xedatutakoari jarraikiz.

Honako hau ebatzi dut:

1. Oibarko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bitartez betetzeko deialdiko izangaien behin betiko zerrenda onestea. Hona hemen:

Onartuak:

ALDUNATE GARRO, MIGUEL ANGEL

MARTINEZ SANZOL, ANTONIO

Baztertuak: inor ez.

2. Oposizioaldiko probak 2002ko azaroaren 15ean hasiko direla finkatzea, goizeko bederatzietan, Oibarko Udaletxean.

3. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta proben hasierako tokia, eguna eta ordua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Oibarko Udaleko iragarki oholean argitaratzea.

Oibarrren, bi mila eta biko irailaren hamarrean. Alkatea, Luis María Burguete Lacalle.

Iragarkiaren kodea: A0209838