117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V A L T I E R R R A

Nahitaezko desjabetzapen prozedura

Del Soto eta Paseo de la Ribera kaleen arteko bidegurutzea zolatzeko eta kaleko espaloiak zabaltzeko obrak egiteko beharrezkoak izanen diren ondasun eta eskubideak okupatzeko nahitaezko desjabetzapen prozedura jarri da abian. Obra horien erabilera publikoa deklaratu ondoren, argitara ematen da ukitutako jabeen eta ondasunen zerrenda, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek alegazioak egin ditzaten ondasunen okupazioaz nahiz haien eskuragarritasunaz eta haien egoera errealaz nahiz legezkoaz, eta horretarako datuak aurkez ditzakete, zerrendan izan daitezkeen akatsak zuzen daitezen.

Ondasunen zerrendan izan daitezkeen formazko nahiz legezko akatsak zuzentzeko, ez bestetarako, edozein pertsona natural edo juridiko ager daiteke, bidezko diren akatsak zuzentzeko, behar diren aurrerakin edo erreferentziekin.

Ukitutako ondasunen zerrenda

Jabearen izena: Mercedes García Jiménez andrearen oinordekoak.

Helbidea: Juan de Labrit, 8.

Finkaren azalpena: Paseo de la Ribera kalean dago; gainazaleko hedadura: 101; azalera: 167 metro karratu. Mugak: iparraldean, Paseo de la Ribera; hegoaldean, Camino del Soto; ekidaldean, Avenida del Soto; eta mendebaldean, 801 eta 802. lurzatiak.

Egoera juridikoa: ez du kargarik, ez exekuziorik ez eta zamarik ere. Jabeek testamentu irekiaren bidez eskuratu zuten, Juan Berná y Xirgó notarioak, Tuteran eta urriaren 23an, baimenduriko eskrituraren arabera.

Desjabetzeko arrazoia: exekuzio unitateetan aurreikusi gabeko bide publiko bat egitea hirilurzoruan (206.1 b) artikulua, TRLS).

Valtierran, bi mila eta biko irailaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0209802