117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Alemaneseko plan partzialaren 3. unitatearen xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Alkatetzak ondoko ebazpena eman zuen, 2002ko irailaren 3an:

"Ikusirik Cristina Abáigar Ansorena andreak, Imirun, S.A. ordezkatuz, izapidatzeko aurkeztu duen agiria, ondokoa ebatzi dut:

1.-Hasiera batean onestea Alemaneseko plan partzialaren 3. unitatearen xehetasun azterlana.

2.-Ukitutako jabeei erabakiaren berri ematea, eta espedientea hamabortz egun baliodunean jendaurrean edukitzea, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Argitara bedi, halaber, hemengo egunkarietan".

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamaikan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0209801