117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Hasierako onespena, kreditu berezi bidez aurrekontua aldatzeko 3/2002 espedienteari

Altsasuko Udalak, 2002ko abuztuaren 30ean eginiko osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik udal ekonomilariak eginiko txostena eta azterturik, 2002-07-31ko Ogasun batzordean, "Alde zaharrean lineak lurperatzea" izeneko inbertsioa egiteko kreditu bereziaren espedientea.

Erabaki da:

Lehena.-Aipatu espedientea onestea.

Bigarrena.-Erabakia jendaurrean jartzea idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, aldez aurretik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udal iragarki taulan argitaratuta, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.-Ogasun Sailari erabaki honen berri ematea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Altsasun, bi mila eta biko irailaren bian. Alkate andrea, Camino Mendiluze Arregi.

Iragarkiaren kodea: A0209781