117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Hasierako onespena, kreditu gehikuntza eta kreditu berezi bidez aurrekontua aldatzeko 2/2002 espedienteari

Altsasuko Udalak, 2002ko abuztuaren 30ean eginiko osoko bilkura arruntean, besteak beste honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Udal ekonomilariak eginiko txostena eta, 2002ko aurrekontuko hainbat kontusailetan kreditu beharra zela eta, 2002ko uztailaren 31ko Ogasun batzordean kreditu gehikuntza eta kreditu bereziaren espedientea azterturik.

Erabaki da:

Lehena.-Aipatu espedientea onestea.

Bigarrena.-Erabakia idazkaritzan ikusgai jartzea, 15 egun balioduneko epean, aldez aurretik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udal iragarki-taulan argitaratuta, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.-Ogasun sailari erabaki honen berri ematea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Altsasun, bi mila eta biko irailaren bian. Alkate andrea, Camino Mendiluze Arregi.

Iragarkiaren kodea: A0209780