117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Prozedura irekia, adjudikazioa: Arrotxapeko P.P.eko P-2a poligonoa urbanizatzeko lanen 4. fasea eta P-10 poligonoko 2. fasea

Udalaren Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak, 2002ko abuztuaren 30ean egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak 2002ko maiatzaren 24an hartu erabakiaren bidez prozedura irekirako deialdia egin zelarik, eta ikusirik aipatu lehiaketako Kontratazio Mahaiak 2002ko abuztuaren 21ean emandako akta, eta harekin bat,

Hau erabaki da:

1. Arrotxapeko P-2a poligonoa urbanizatzeko lanen 4. fasearen eta P-10 poligonoko 2. fasearen exekuzioa Madomic, S.L. enpresari adjudikatzea, 274.185,08 euroan, BEZa barne, lau hilabetetan egitekotan eta lehiaketa arautzen duen pleguan ezarritako gainerako baldintzekin bat.

2. Madomic, S.L.ri emateko 236.366,45 euro izatea, Udalaren Hirigintza Gerentziaren aurrekontuko 30- 43222-601010 "U.I.III-Rochapea" kontusailaren kontura ordainduko baitira."

Erabaki hau ez da behin betikoa bide administratiboan, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da haren aurka, Udalaren Hirigintza Gerentziaren Kontseiluari zuzendua edota Iruñeko Udalbatzari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren bian. Kontseiluko burua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0209634