117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

Hirigintza hitzarmena sinatu eta jendaurrean jartzea: Celayeta San Sebastián anaiak

2002ko abuztuaren 22an Gobernu Batzordeak egindako bilkuran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:

1. Celayeta San Sebastián anaiek aurkeztutako hirigintza hitzarmena sinatzea, honako ohar honen arabera:

Hitzarmenean aipatzen den planoa jendaurrean jarri baino lehen aurkeztu behar dute.

2. Aipatu hirigintza hitzarmena iragarki taulan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta, gutxienez, Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietariko batean aldez aurretik argitaratua, 15 eguneko epean jendaurrean jartzea.

3. Erabaki hau interesatuei bidaltzea.

Beran, bi mila eta biko abuztuaren hogeita zazpian. Alkatea, J. J. Goia Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: A0209524