117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1526/2002 EBAZPENA, irailaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Antsoaingo Osasun Etxe berria eraikitzeko obren proiektuaren prestakuntza, segurtasun eta osasunaren azterlana eta proiektualdiko segurtasun eta osasunaren koordinazioa kontratatzeko gastua onetsi eta proiektu hori eta, hala bada, obra haietako zuzendaritza, kontratatzeko espedientea irekitzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du Antsoaingo Osasun Etxe berria eraikitzeko obren proiektuaren prestakuntza, segurtasun eta osasunaren azterlana eta proiektualdiko segurtasun eta osasunaren koordinazioa egiteko, baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: Antsoaingo Osasun Etxe berria eraikitzeko obren proiektuaren prestakuntza, segurtasun eta osasunaren azterlana eta proiektualdiko segurtasun eta osasunaren koordinazioa eta, hala bada, obra haietako zuzendaritza.

-Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia, izapidaketa arrunta.

-Lizitazio prezioa: 72.586,60 euro.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguan datozenak.

-Proposamenen aurkezpena: lehiaketako iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita zazpi egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39; 31008 Iruña). 2002ko ekainaren 24an eman eta 95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 7an, argitaratu zen 137/2002 Foru Dekretuan aipatzen diren Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorretako bulegoetan edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro eta bulegoetan ere aurkezten ahalko dira.

-Proposamenak non eta noiz irekiko diren: 2002ko azaroaren 26an, 13:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea, 39; Iruña).

Administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen plegua lizitatzaileen eskura dago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea, 39). Tel.: 948-428800; Faxa: 948-428810.

Argibide teknikoak jaso nahi badira: telefonoa: 948-429385; faxa: 948-429384.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamahiruan.-Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazioa arautzen duten pleguen eranskinean datorrena).

Iragarkiaren kodea: A0209874