117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Arau-hausteen jakinarazpena

30/1992 Legeko 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteak abiarazi direla ematen zaie aditzera. Espediente horiek Udaltzaingoak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendua hausteagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Espedientea: 2001/922. Jabea: Finanzia Autorenting, S.A. Matrícula: M-4020-AZ. Tokia: Noaingo aireportua. Data: 2001eko abenduaren 20an. Ordua: 18,00. Zenbatekoa: 96,16 euro. BSL: 39.2.D. ZEO: 94.2.D.

15 egun balioduneko epean, salatuek alegazioak aurkeztu eta beren alde egoki juzgatzen dituzten frogak proposatzen ahalko dituzte.

Halaber, isuna ehuneko hogeita hamar merkeago ordaintzen ahalko dute, egindako arau-hauste motari horrelakorik aplika ez dakiokeenean salbu.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko abuztuaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Miguel José Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0209186