117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I T Z

Ordenantzako aldaketa hasiera batez onetsirik

Oizko Udalak, legeak eskatutako gehiengoarekin, hau erabaki zuen, 2002ko uztailaren 11n egin osoko bilkuran:

1) Hasiera batez onestea Oizko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako aldaketa, 2003ko urtarrilaren 1ean hartuko baitu indarra.

Erabaki hori eta dagokion espedientea jendaurrean egonen dira Udal bulegoetan, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legeko 325. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Legearen 11.ean eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aitzina.

Oitzen, bi mila eta biko abuztuaren zortzian. Alkatea, Alberto San Miguel.

Iragarkiaren kodea: A0209090