117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S P A R T Z A

Udal Planaren jendaurreko beste aldi bat

Espartza-Zaraitzuko Udalak, 2002ko abuztuaren 13an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1. Aurreko uztailaren 12an hartutako erabakia berrestea; haren bidez Espartzako Udal Planaren jendaurreko aldian aurkeztutako alegazioak ebatzi ziren, plan hori 2002ko martxoaren 7ko bilkuran hasiera batez onetsi ondoren, prestaketa lana egin zuen taldearen proposamenarekin bat, salbuespen batekin: Idoia Elarre Elizondo andreak eta beste 33 pertsonak aurkeztutako alegazioa, hiri aberastasunaren katastroko 2. poligonoko 62. lurzati osoan -arrain haztegi bat zegoen lehen- edo haren zati batean parkea egin edo espazio librea uzteko aukera aztertzeari buruzkoa.

2. Aipatutako alegazioa baiestea eta lurzati horretan parkea egitea edo espazio librea uztea.

3. Udal Planaren proiektuaren aldaketa onestea, prestatzaileek 2002ko maiatzean egin proposamenari jarraikiz onetsi baitzen hasiera batez; eta, halaber, onestea proposamen horren hedapena, 2002ko uztailaren 30ean prestatua.

4. Erabaki honetako 2. zenbakian adierazten den sistema orokorra sartzea, gure ustez, aldaketa handia da hasiera batez onetsitako planaren egitura organiko osoan; beraz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 115.4 artikuluarekin bat, hau erabaki da: jendaurrean egonen da hasiera batez onetsitako planaren aldaketa, lehen arrain haztegia zuen 2. poligonoko 62. lurzatiaren xedeari buruzkoa, hilabetean egon ere, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Espartzan, bi mila eta biko abuztuaren hamalauan. Alkate udalburua, Alejandro Ramírez Ramírez.

Iragarkiaren kodea: A0209089