117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN ADRIAN

Aurrekontuko aldaketa baten hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2002ko abuztuaren 12an xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen. Hona emen osorik:

"1. Aurrekontuko aldaketa hau onetsi da hasiera batez: kreditu berezia sortzea 2000ko ekitaldiko aurrekontuan (2002. urterako luzatua). Horretarako 1.4522.60001 kontusaila sortu da Gastuen Aurrekontuan, "kirol eremuko lurrak erostea" izenekoa eta 294.904,06 euro dituena. Kopuru osoa, 294.904,06 euroak alegia, Dirusarreren Aurrekontuko "Igerileku berrietarako mailegua" izeneko 1.91755 kontusailaren kontura finantzatuko da.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean igorriko da, argitara dadin, baita Udaletxeko iragarki oholera ere, hamabost egun baliodunean jendaurrean egon dadin, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

3. Ez bada erreklamaziorik egiten, behin betikoz onetsitzat joko da aldaketa hau, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

4. Erabaki hau Kontu-hartzailetzara igorriko da, bere ondorioak izan ditzan.

5. Erabaki hau Toki Administrazioko Departamentura igorriko da, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 24. artikuluan ezarritako ondorioetarako, izan ere Dekretu horrek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatu baitu aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

San Adrianen, bi mila eta biko abuztuaren hamahiruan. Alkate udalburua, Jesús Angel Mendaza Marrodán.

Iragarkiaren kodea: A0209056