117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ireki eta jardueran aritzeko lizentzia iraungitzeko espedientea, S.B.V., S.L.ri irekia eta Tutera kaleko 9 zk.ko taberna-jatetxeari dagokiona

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi eskuordeak ebazpen hau eman zuen, 2002ko uztailaren 29an:

"Frogatu denez, Tutera kaleko 9an, beheko solairuan dagoen lokalak, taberna-jatetxe jarduerarako lizentzia 1994ko abuztuaren 18an eskuratu zuenak, sei hilabete baino gehiago egin du jardun gabe. Hortaz, ebatzi dut irekitzeko eta jarduerarako lizentzia iraungitzeko espedientea abiaraztea S.B.V., S.L.ri, eta titularrari jakinaraztea hamar eguneko epea duela espedientean agertzeko eta bere eskubidearen alde komeni diren alegazio guztiak aurkezteko".

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Hori dena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz egun indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren zazpian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0209055