117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Birzatiketa proiektua behin betikoz onetsirik

Zangozako Udalak, 2002ko abuztuaren 8an egin osoko bilkuran, xedapen zati hau duen erabakia hartu zuen:

1. Behin betikoz onetsi da Zangozako Udal Planeko AR-1 banaketa eremuko UE 1 + UE 2 exekuzio unitatearen birzatiketa, José Miguel Galle Roncal jaunak aurkeztua, aipatu unitatearen izenean, izapidatutako proiektuaren arabera eta zehaztapen hauekin:

-P1 eta P2 lurzati edo orubeetan, mendebaldeko mugan eta oinezkoendako espazioen azpian, lau metroko zabalera duen zatia okupatzeko aukera dago, sotoan, aparkalekuetarako, trastelekuetarako eta eraikinei lotua den erabilera nagusiaren mendeko diren beste erabilera batzuetarako. Ezin izanen dira sestra baino gorago egon. Okupazio hau birzatiketa proiektuan agertuko da, eta adierazi eginen da, jabetza erregistroan dagokion inskripzioa egiteko.

-Behin-behineko likidazioaren kontua obrak bukatutakoan eginen da.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 161.5 artikuluan xedatuarekin bat, behin betiko onespen honen erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Zangozan, bi mila eta biko abuztuaren hamabian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0209047