117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L L O

Lanposturako deialdia

Alloko Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunean, honako ebazpen hau eman du:

"Ikusirik Alloko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat, D mailakoa eta lan-kontratuduna, Udalaren E mailakoen artean deialdi murriztuaren bidez betetzeko beharra dagoela, eta hori plantillako lanpostuak handitu gabe, betiere 2002ko maiatzaren 6ko bilkuran onetsitako plantilla organikoaren arabera eta Alloko Udalak 2002ko uztailaren 15eko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz.

Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen Legearen 21. artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

Honako hau ebatzi dut:

1. Deialdi horren oinarriak onestea, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat, D mailakoa, Alloko Udalaren E mailakoen artean deialdi murriztuaren bidez betetzeko, Alloko Udalean lan egiteko, lan-kontratuarekin eta lanaldi osoan. Deialdiaren oinarriak ondotik heldu dira.

2. Argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

3. Udalaren iragarki oholean argitara dadila agintzea.

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat, Alloko Udalaren E mailakoen artean deialdi murriztuaren bidez betetzeko, plantillako lanpostuak gehitu gabe

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Alloko Udalaren zerbitzu anitzetako D mailako enplegatu izateko lanpostu bat betetzea, lan-kontratuduna, Nafarroako Administrazio Publikoetako Funtzionarioen Estatutuko 15.6 artikuluaren babesean. Lanpostua oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez beteko da, Alloko Udalaren E mailako langileen artean.

1.2. Deialdi honetan izendatuko den izangaiak, lanpostuaren jabetza hartzen dutenetik aitzina, zerbitzu anitzetako D mailako enplegatua izanen da, eta anarteraino zuen lanpostua besterik gabe amortizatuko da.

1.3. Lanpostuaren lansariak D mailari dagozkionak izanen dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Funtzionarioen Estatutuari buruzko 251/1993 Dekretuari jarraikiz.

1.4. Hautaprobak gainditu ondotik, deialdi honetako lanpostua betetzeko izendatzen den izangaia Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean bazkidetuko da eta hartan alta hartuko, delako sisteman ezarritako babesean.

1.5. Lanorduen araubidea arautegi aplikagarrian ezarritakoa izanen da, baita opor egun eta jaiegunen arautegia, bidai-sarien lansariak eta gainerako eskubideak ere. Halarik ere, lanaldia nozinahi alda dezakete administrazio organo eskudunek, betiere zerbitzuaren beharren arabera.

2.-Eginkizunak.

Izendatzen den izangaiak ondoko eginkizunak izanen ditu:

-Zerbitzu anitzak, eta oro har,

-Bere maila eta kategoriaren barnean manatzen zaizkion guztiak.

3.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Alloko Udalaren E mailako funtzionario edo lan-kontratuduna izatea.

b) Gutienez ondoko ikasketetan tituluak edukitzea: Eskola Graduatukoa, Lehen Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliodikea den titulua, edo hauen ordez, Nafarroako Administrazio Publikoetan zortzi urteko antzinatasuna, onartua, egiaztatzea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

3.2. Aipatu baldintzak deialdi honetako bederatzigarren oinarrian azaldutako epean eta moduan egiaztatu beharko dituzte izangai hautatuek. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen direla ulertuko da eta oposizio garaitik izendapenera arte bete beharko dira.

4.-Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Alloko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, ereduari jarraikiz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean, azken eguneko arratsaldeko ordu biak arte; edo bestela, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean ezartzen den moduetako bati jarraituz.

4.2. Eskabide horrekin batera, izangaiek lehiaketaldian baloratuko diren merezimenduen ziurtagiriak, deialdiko zazpigarren oinarrian ezarritakoak, aurkeztu beharko dituzte. Agiriak jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatutako kopiak izanen dira, bestela ez aurkeztutzat joko dira.

5.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea akiturik, alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

5.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean, erreklamazioak egin ditzakete eta akatsik egin badute, horiek zuzendu ere bai.

5.3. Erreklamazioetarako epea iraganik eta horiek ebatzitakoan, alkateak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko. Ebazpen berean probak hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko dira.

6.-Epaimahaia.

6.1. Epaimahaia kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Victoriano Luquin Arrastia jauna, Alloko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Félix Zalduendo Gómez Pérez jauna, Alloko Udaleko lehen alkateordea.

Mahaikidea: Jesús María Mangado Beroiz jauna, aholkulari ekonomikoa.

Ordezkoa: José María Sanz de Galdeano jauna, Oteitzako Udalaeko idazkaria.

Mahaikidea: Jabier Abeti Pérez jauna, abokatua.

Ordezkoa: Asunción Gil Barnó andrea, Vianako Udaleko idazkaria.

Mahaikidea: Javier Pérez de Ciriza Gainza jauna, Aberingo barrutiko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Ignacio Echeverría Echeverría jauna, Gesalazko eta Jaizko Udaletako idazkaria.

Mahaikide-idazkaria: María Angeles Iriarte Ayúcar andrea, Alloko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: María Angeles Garciandía Albarova andrea, Deikazteluko Udaleko idazkaria.

6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu ezta jardun ere kideen erabateko gehiengoa, gutienez, ez badago.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarrien interpretazio eta aplikazioan sor daitezkeen afera guztiak.

6.4. Epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza eskatzen ahal du proba guztietarako edo batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta horien inguruan baizik ez dira ariko lanean epaimahaiarekin.

7.-Lehiaketaldia.

7.1. Lehiaketaldian 30 puntu lortzen ahal dira gehienez eta ez da baztergarria izanen.

7.2. 4.2 puntuari jarraikiz alegaturiko eta frogaturiko merezimenduak ondoko baremoaren arabera puntuatuko dira:

Nafarroako Administrazio Publikoetan zerbitzu anitzetako enplegatu gisa egindako zerbitzuengatik: 3 puntu urte bakoitzeko, gehienez ere 30 puntu.

7.3. Lehiaketaldia amaiturik, izangai bakoitzaren puntuazioa Alloko Udalaren iragarkien oholean paratuko da jendaurrean. Oposizio-lehiaketako puntuazioa osoa, lehiaketaldian lortutako puntuazioaren eta oposizioaldian lortutakoaren batura izanen da.

8.-Oposizioaldia.

8.1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean, probak hasteko tokia, data eta ordua zehaztuko dira.

8.2. Oposizioaldian ariketa teoriko-praktiko bat eta buruz buruko elkarrizketa eginen dira.

a) Diktaketa, gutxi gorabehera 200 hitzekoa.

Probaren balioa: 30 puntu. Ortografiako hutsek puntu bat kentzea ekarriko dute. Azentuen hutsengatik, aldiz, 0,20 puntu kenduko dira.

b) Oinarrizko mailako bost buruketa egitea. Proba honetan ezingo dira kalkulagailuak erabili.

Probaren balioa: 30 puntu, 6 buruketa bakoitzeko.

Gainditzeko beharrezkoa izanen da gutxienez 30 puntu lortzea.

c) Buruz buruko elkarrizketa: aurreko proba gainditzen duten izangaiek buruz buruko elkarrizketa izanen dute epaimahaiarekin, lanaren ezaugarriei buruz. Proba honetan, gehienez ere 10 puntu lortu ahalko dira eta ez da baztergarria izanen.

8.3. Oposizioaldiko ariketa bakoitza bukatzen denean, izangai onartuen zerrenda, lortutako puntuazioarekin, jendaurrean jarriko da Alloko Udaleko iragarki oholean.

8.4. Ez da nahitaezkoa proben iragarkien data, ordu eta tokiak argitaratzea. Alloko Udalaren iragarkien oholean paratuko dira gutienez berrogeita zortzi ordu lehenago eta hasierako proba baten jarraipena bada, hogeita lau ordu lehenago.

8.5. Izangai guztiek Nortasun Agiri Nazionala edo legezko baliokidea aldean dutela agertu behar dute probetara. Probetan iruzurra egiten bada, edozein delarik ere, izangaia segituan baztertuko da, etor daitezkeen zigor penalak ukatu gabe.

9.-Gainditu dutenen zerrenda, epaimahaiaren proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Azkeneko ariketaren kalifikazioa egin eta gero, epaimahaiak jendaurrean agertuko du probak gainditu dituztenen zerrenda, atera duten puntuazioaren araberako ordenan, Alloko Udalaren iragarki oholean eta azken ariketa egindako tokian. Puntuazioa, izangaiek oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioen batura izanen da. Ondotik izendapen proposamena eginen du, puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde eta Udaleko iragarkien oholean ezezik, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ere argitaratuko da.

9.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaletan, proposatutako izangaiak, baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu Udalaren erregistro orokorrean.

Aipatu epe horretan, eta behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez baditu agiri horiek aurkezten, ezin izanen da izendatu, eta anarterainoko jarduketa guztiak indarrik gabe geldituko dira, bere eskabidean eginiko faltsukeriagatik legokiokeen erantzunkizuna deusetan ukatu gabe.

Aurreko lerroaldean aurreikusitakoa gertatuz gero, hutsunea, 9.1. idatz-zatian aipatzen den izangai onartuen zerrendako hurrengo izangaiak beteko du, eta horrekin ere aurreko ataletan zehaztu den era berean jokatuko da.

10.-Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Alloko Udalak aurreko atalean xedatutakoa bete duen izangaia izendatuko du. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten denetik aitzina. Epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu. Kasu horretan 9.2 atalean xedatutakoari jarraituko zaio.

11.-Errekurtsoak.

Epaimahaiaren egintzen aurka errekurtso arrunta paratzen ahalko da, hilabeteko epean eta alkateari zuzendua. Aldiz, alkatearen ebazpenaren, deialdi honen, bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, ondoko errekurtsoetariko bat paratzen ahalko da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa egintza sustatu duen organoari zuzendua, hilabetean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean; edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Allon, bi mila eta biko uztailaren hamabostean. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

ESKABIDE EREDUA

Izena: .........................., adinez nagusia, N.A.N. zenbakia: ......, sorteguna: ............, sorlekua: ............, bizilekua: ................., karrika: ..................., zenbakia: ..., solairua: ...., posta kodea: ........., telefonoa: .........., gidatzeko baimena: ........., egun honetan luzatua: .........

Zure aurrean agertu eta azaltzen dut:

Alloko Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatua izateko lanpostu bat, D mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdi murriztuaren probetara onartua izatea eskatzen dudala.

Dagozkidan eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezgaitasunetatik bakarrik ere ez dudala.

Ez naizela inongo administrazio publikotatik bereizia izan, ezta eginkizun publikoetarako ezgaitua ere.

Eskabideak aurkezteko epea amaiatzen denerako eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

Horrenbestez:

Eskabide hau onar dezazula eskatzen dizut eta, horren indarrez, Alloko Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatua izateko lanpostu bat, D mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdi murriztuaren probetara onar nazazula.

Allon, ...(e)ko ...............................aren .......(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

ALLOKO UDALEKO ALKATEA.

Iragarkiaren kodea: A0209044