117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRIBERRI ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko administrari-ofizial lanpostu bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da administrari-ofizial lanpostu bat betetzea, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko 15.6 artikuluan aurreikusi moduan, hots, oposizio-lehiaketa murriztua eginez, plantillako lan kontratudun finkoen artean, Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitaterako, betiere deialdi honetan eskatutako baldintzak frogatzen badira.

1.2. Hautapen probak gainditu ondoren administrari-ofizial lanposturako izendatzen den izangaia C mailan edo taldean sailkatuko da eta maila horretako ordainsariak jasoko ditu.

1.3. Maila igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du ezertan aldatuko izangaiak izendapenaren aurretik zuen araubide juridikoa. Eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berari ere eutsiko dio.

1.4. Izendatzen den izangaiak Erriberriko udal mugapean bizi beharko du.

1.5. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta edozein unetan aldatu ahalko dute administrazio organo eskudunek.

1.6. Bere mailaren eta kategoriaren araberako eginkizunak beteko ditu, eta lanbide maila edo talde berriari dagozkion horiez gain, lehenagotik zituen eginkizunekin ere jarraituko du. Lanpostua eskuratu aurretik zein udal alorretan egon, haiexei atxikirik jarraituko du.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartua izateko, izangaiak baldintza hauek beharko ditu bete eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen lan kontratudun finkoa izatea, D maila edo taldekoa.

b) Administrari laguntzaile lanpostu baterako izendapena izatea edo lanpostu horretarako lan kontratu finkoa esleiturik izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Nafarroako Administrazio Publikoetan bost urteko zerbitzuak benetan egin dituela egiaztatzea.

e) Goi Mailako Batxilergoa, Lanbide Heziketako 2. maila, edo baliokideren bat.

Titulazioaren baldintza betetzen ez denean, horren ordain izan daiteke Nafarroako Administrazio Publikoetan zortzi urteko zerbitzuak benetan egin dituela egiaztatzea.

Baldintza horiek betetzen direla eskabideak aurkeztean kreditatu beharko da.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Mankomunitatearen erregistroan, Erriberrin, beharko dira aurkeztu 30 egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabide horiek, Mankomunitatearen erregistroan banatuko direnak, deialdi honetako I. eranskinean argitaratzen den ereduari lotu beharko zaizkio.

3.2. Eskabideari deialdiaren 2.1 oinarrian eskatu baldintzak frogatzen dituen dokumentazioa erantsiko zaio, baita lehiaketaldian baloratuko den dokumentazioa ere.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea iraganik, mankomunitateburuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

4.2. Baztertutako izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egin ahalko dituzte eta, okerrik izan bada, haiek zuzendu.

4.3. Erreklamazio epea iragan eta haiek ebatzi ondoan, alkate udalburuak ebazpena emanen du, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko duena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen berean adieraziko da probak non, noiz eta zein ordutan eginen diren.

5.-Epaimahai kalifikatzailea.

5.1. Kide hauek osatuko dute epaimahai kalifikatzailea:

Mahaiburua: Raquel Cabodevilla Elorz andrea, mankomunitateburua.

Ordezkoa: Pedro Tabar Oneca jauna, Batzarreko kidea.

Mahaikidea: Angel Arnaudas Granell jauna, Batzarreko buruordea.

Ordezkoa: Ana Irene Rodeles Lizarbe andrea, Batzarreko kidea.

Mahaikidea: Matilde Donamaría Leoz andrea, Mankomunitateko gizarte langilea.

Mahaikidea: Mankomunitateko Langileen Batzordeko ordezkaria, berak hautatua.

Ordezkoa: Mankomunitateko Langileen Batzordeko ordezkari bat, berak hautatua.

Mahaikide-idazkaria: Mankomunitatearena bera.

Ordezkoa: Murillo el Cuendeko Udaleko titularra.

Epaimahaiak hautapen probak hasi aurretik beharko du eratu.

5.1. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen erabateko gehiengorik gabe.

5.2. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazio eta aplikazioan sor daitezkeen afera guztiak.

5.3. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahal ditu, proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta horietan baizik ez dute epaimahaia lagunduko.

6.-Oposizio-lehiaketaren garapena.

6.1. Oposizio-lehiaketa 2002ko urrian hasiko da, salbu eta ezinbesteko arrazoiengatik atzeratzen bada. Bi alditan eginen da, lehiaketaldia aurrena eta oposizioaldia ondoren, oinarri hauetan adierazitako moduan.

6.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean adieraziko da oposizioaldia non, noiz eta zein ordutan hasiko den.

Horren ondotik epaimahaiak, arauzko moduan eta behar denean, gainerako proben iragarkiak emanen ditu aditzera.

7.-Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak ondoko baremoari jarraikiz baloratuko ditu izangaiek alegatutako merezimenduak, baldin eta behar bezala justifikatu badituzte. Epaimahaiak edozein unetan eskatu ahalko ditu izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibide zein datu osagarriak.

7.2. Merezimenduen baremoa

a) Administrazio Publikoetan administrari laguntzaile lanpostuan egindako lanak: puntu bat emanen da urte bakoitzeko, eta gehienez ere 15 puntu.

b) Bete beharreko lanpostuarekin zerikusia duten alorretako prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak bete izana kreditatzen duten titulu edo ziurtagiri bakoitzeko: 0,5 puntu, eta gehienez ere 5 puntu.

c) Titulu akademikoak:

1.-Goi mailako titulazio akademikoak: 3 puntu tituluko.

2.-Maila edo gradu ertaineko titulazio akademikoak: 2 puntu tituluko.

3.-Arestikoak ez bezalako titulazio akademiko ofizialak, epaimahaiak baloratu beharrekoak: 3 puntu arte.

Merezimendu gisa alegatu eta baremoaren barnean balorazio zehatza duten titulu akademikoak lortzeko beharrezkoak diren maila baxuagoko tituluak ez dira baloratuak izanen. Orobat, ez da baloratuko deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza den titulua.

c) atalean gehienez ere 5 puntu lortu ahalko dira.

7.3. Lehiaketaldia ez da baztergarria izanen eta gehienez ere 25 puntu lortu ahalko dira, honela banatuak:

a) Eginiko zerbitzuak: gehienez ere 15 puntu.

b) Curriculum profesionala: gehienez ere 5 puntu.

c) Titulu akademikoak: gehienez ere 5 puntu.

7.4. Lehiaketaldia amaitutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Castel Ruiz Kultur Zentroaren iragarki oholean oposizioaldira onarturiko izangaien zerrenda, bakoitzak lortutako puntuekin batera.

8.-Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldiak ariketa hauek izanen ditu:

a) Lehen ariketa. Deialdiko II. eranskinean agertzen diren informatikako gaiei buruzko kasu edo galdera teoriko batzuei erantzun beharko zaie.

Ariketa hori egiteko gehieneko denbora 90 minutukoa izanen da.

Ariketaren gehieneko puntuazioa: 30 puntu; gutxieneko puntuazioa: 10 puntu.

b) Bigarren ariketa. III. eranskineko Kudeaketa Administratiboko eta Zuzenbideko gaiei buruzko galdera teoriko praktiko batzuei erantzun beharko zaie idatziz.

Ariketa hori egiteko gehieneko denbora 2 ordukoa izanen da.

Ariketaren gehieneko puntuazioa: 45 puntu; gutxieneko puntuazioa: 15 puntu.

8.2. Oposizioaldian gehienez ere 75 puntu lor daitezke.

8.3. Mahaikide bakoitzak bere aldetik emanen du kalifikazioa. Kalifikazio guztien batez besteko aritmetikoa izanen da ariketa horren puntuazioa.

8.4. Ariketa bakoitza bukatu eta hamar eguneko epearen barnean, epaimahaiak izangaiek lortutako kalifikazioen zerrenda jarriko du jendaurrean Mankomunitatearen iragarki oholean. Zerrenda berean agertuko da oposizioaldiko hurrengo ariketa non, noiz eta zein ordutan eginen den, gutxienez ere 48 ordu lehenagotik.

8.5. Plika itxien sistema erabiliko da ariketak egiteko, eta deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute bertara. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

9.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak Mankomunitatearen iragarki oholean eta azken ariketa egin zen tokian ikusgai jarriko du gainditzen dutenen zerrenda, izangaiek lehiaketaldian eta oposizioaldiko ariketetan ateratako puntuazioak batu ondoren.

9.2. Epaimahaiak puntuazio altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena edo hari lanpostua esleitzeko proposamena eginen dio organo eskudunari.

10.-Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Aurreko oinarrian aipatu hautatze prozesua bukatutakoan, Mankomunitateko Batzarrak pertsona hori izendatuko du edota, hala badagokio, kontratatzeko aginduko du, Mankomunitateko administrari-ofizialaren lanpostua betetzeko, deialdiko 9.2. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

10.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten denetik. Epe horretan, eta ezinbestekoak salbu, jabetzarik hartzen ez badu, administrari-ofizialaren mailari dagozkion eskubide guztiak galduko ditu.

11.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, bere oinarri eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat jar daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik aurrera, betiere aldez aurretik organo egileari errekurtsoa jartzeko asmoaren berri emanez; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo aplikazio egintza jakinarazten den egunetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ......................, adinez nagusia NAN zenbakia: ........, jaioteguna: ........., sorterria: .......... (.........), helbidea:........... (........), kalea: ..............., zk.: .... posta kodea: ........., telefonoa: ...........

Zure aurrean agertu eta hauxe diot:

Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez, betetzeko deialdian onartua izateko eskatzen dudala.

Lanpostuan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala

Egungo xedapenetan ezarritako ezgaitasunetatik bakarra ere ez dudala.

Eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Horiek horrela,

Eskabide hau onar dezazun eta horrenbestez, administrari-ofizial izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez, betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dizut.

Erriberrin, 200......ko ........aren ...(e)an.

(Sinadura)

ERRIBERRI ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEKO BURUA.

II. ERANSKINA

Informatika

1.-Windows ingurunearen funtzio nagusiak (Windows 98).

2.-Testu prozesadoreen funtzio nagusiak. Windowserako Word testu prozesadorearen oinarrizko funtzionamendua.

3.-Kalkulu-orrien funtzio nagusiak. Excel kalkulu-orriaren oinarrizko funtzionamendua.

4.-Internet eta posta elektronikoa: oinarrizko ezagupenak.

III. ERANSKINA

Kudeaketa administratiboa eta Zuzenbidea

1.-Nafarroako Toki Entitateak. Antolamendua eta administrazioa. Errekurtso administratiboak.

2.-Aurrekontua: kontzeptua eta aurrekontuaren printzipioak.

3.-Administrazio Publikoen jarduera: arau orokorrak. Baldintzak eta epeak. Egintza administratiboen beharkizunak. Egintza administratiboen eraginkortasuna: jakinarazpena eta argitalpena.

4.-Nafarroako toki entitateen kontratuak. Xedapen orokorrak. Prestatze lanetarako jarduera administratiboak. Prozedura eta esleipen bideak.

5.-Udalaren erregelamendu organikoa: Udalaren organoak; osaketa, eskurantzak eta jardunbidea.

Iragarkiaren kodea: a0209043