117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoaren deialdia, laguntza teknikoa kontratatzeko, Sanferminen gaineko multzo arkitektonikoaren obren hirigintzako tramiteen kudeaketa, proiektuaren segimendua, ikuskatzailetzako aholkularitza eta obren segimendua egiteko

Alkatetzak 2002ko abuztuaren 8an eman ebazpenaren bidez, lehiaketa publikoaren deialdia egin da, laguntza teknikoa kontratatzeko, Sanferminen gaineko multzo arkitektonikoaren obren hirigintzako tramiteen kudeaketa, proiektuaren segimendua, ikuskatzailetzako aholkularitza eta obren segimendua egiteko.

Kontratuaren xedea: laguntza teknikoa kontratatzea, Sanferminen gaineko multzo arkitektonikoaren obren hirigintzako tramiteen kudeaketa, proiektuaren segimendua, ikuskatzailetzako aholkularitza eta obren segimendua egiteko.

Esleipen bidea: prozedura irekia, lehiaketa publikoa eta ohiko tramitazioa.

Aurrekontua: 650.000 euro.

Lanak egiteko epea: obra egitea zenbat, horrenbertze.

Proposamenak aurkezteko epea: Eskaintzak Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, 2002ko irailaren 30eko 14:00ak arte.

Aurkeztu beharreko dokumentuak: baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kaukotuak behar dute izan.

Proposamen ekonomikoak urriaren 15ean irekiko dira, 12:00etan, Herriko Etxeko 4. solairuan.

Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago, Iruñeko Udaleko Obra eta Azpiegitura Zuzendaritzan, Udaletxe plaza, z.g., 4. solairua, teléfonoak: 958-420300 eta 948-420301.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hamabian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo

PROPOSAMENAREN EREDUA

Izena: ........................................., N.A.N.: .............., bizilekua: ........................., helbidea: ............................ (eta Iruñean, jakinarazpenetarako: .................), hau ordezkatuz (hala bada) .................., helbidea: ............., I.F.Z. ..........., telefono zenbakia: ............, fax zenbakia: ............., Sanferminen gaineko multzo arkitektonikoaren obren hirigintzako tramiteen kudeaketa, proiektuaren segimendua, ikuskatzailetzako aholkularitza eta obren segimendua egiteko laguntza teknikoa kontratatzeko baldintzen plegua jakinik, hura osorik egiteko hitza ematen du, aipatu dokumentazioari hertsiki loturik, diru honen aldera: .................... euro (letraz).

(Data, sinadura eta entitatearen zigilua)

Iragarkiaren kodea: A0209022