117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Galar Zendeako Udalak, 2002ko abuztuaren 13an egin bilkuran, hau erabaki zuen:

Cordovillako S-5 sektoreko P-3-E lurzatiaren xehetasun azterlana, Conforama España, S.A.k sustatua. Hasierako onespena.

Erabaki da hasiera batez onestea eta jendaurrean jartzea 15 egun baliodunetarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Getze-Galarren, bi mila eta biko abuztuaren hemeretzian. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0209009