117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A T U E R T A

1. unitateko 2. zatiko urbanizazioa. Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2002ko abuztuaren 9an egin osoko bilkuran, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluan xedatuarekin bat, hau erabaki zuen:

"1.-Behin betikoz onestea Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 1. unitateko 2. zatia eta azkena urbanizatzeko proiektua.

2.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

3.-Erabaki hau Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea".

Villatuertan, bi mila eta biko abuztuaren hamabian. Alkate udalburua, Silvia Larraona Urra.

Iragarkiaren kodea: A0209006