117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1506/2002 EBAZPENA, irailaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Iruñeko Bigarren Zabalguneko Osasun Etxerako, Larrialdietarako Zerbitzu Berezirako eta Ekintzak Koordinatzeko Zentroa-SOSerako eraikin berri bat eraikitzeko obrak egiteko gastua onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du Iruñeko Bigarren Zabalguneko Osasun Etxerako, Larrialdietarako Zerbitzu Berezirako eta Ekintzak Koordinatzeko Zentroa-SOSerako eraikin berri bat eraikitzeko obrak egiteko, baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: Iruñeko Bigarren Zabalguneko Osasun Etxerako, Larrialdietarako Zerbitzu Berezirako eta Ekintzak Koordinatzeko Zentroa-SOSerako eraikin berri bat eraikitzeko obrak egitea.

-Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia, izapidaketa arrunta.

-Lizitazio prezioa: 5.000.447,18 euro.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguan datozenak.

-Proposamenen aurkezpena: 2002ko azaroaren 3a arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39; 31008 Iruña). 2002ko ekainaren 24an eman eta 95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 7an, argitaratu zen 137/2002 Foru Dekretuan aipatzen diren Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorretako bulegoetan edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro eta bulegoetan ere aurkezten ahalko dira.

-Proposamenak non eta noiz irekiko diren: 2002ko azaroaren 25ean, 13:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea, 39; Iruña).

-Ebazpen honen iragarkia 2002ko irailaren 11n igorri zen Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera, bertan argitara zedin.

Administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen plegua lizitatzaileen eskura dago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea, 39). Tel.: 948-428800; Faxa: 948-428810.

Argibide teknikoak jaso nahi badira: telefonoa: 948-429385; faxa: 948-429384.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren bian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazioa arautzen duten pleguen eranskinean datorrena)

Iragarkiaren kodea: A0209873