117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Gorraizko xehetasun azterlaneko aldaketa. Hasierako onespena

Eguesibarko Udaleko alkateak ebazpena eman zuen 2002ko uztailaren 29an, hasiera batez onesteko Gorraizko Plan Partzialeko C.6 unitatearen xehetasun azterlaneko aldaketa, Pagocelay Goizabal, S.L.k sustaturik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluan xedatua betetzeko. Edozein interesatuk espedientea ikusi ahalko du eta alegazioak aurkeztu hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Eguesen, bi mila eta biko abuztuaren bostean. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0209005