117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Azkoiengo Hirilurreko ondasunen balorazio txostenaren berrikuspena. Behin-behineko onespena

Azkoiengo Udaleko Hirilurreko ondasunen balorazio txostena berrikusteko Batzorde Mistoak, 2002ko abuztuaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen behin-behinekoz onestea Azkoiengo balorazio txostenaren berrikuspena.

Txostenaren berrikuspenari buruzko agiri hori jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirilurreko ondasunen balorazio txostena berrikusteko proiektua ikusgai dago Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuan (Orreaga etorbidea, 4-behea, Iruña) eta Azkoiengo Udaleko idazkaritzan, interesatu ororen eskura.

Azkoienen, bi mila eta biko abuztuaren seian. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0208956