117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D A B I A

Kontusail berrien sorrera eta kreditu gehikuntzak Udalaren 2002ko aurrekontu arruntean

Mendabiako Udalak, 2002ko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, Udalaren 2002ko aurrekontu arruntean kontusail berriak sortzeko 6. espedientea onetsi zuen. Jendaurrean egonen da idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mendabian, bi mila eta biko abuztuaren zortzian. Alkatea, Samuel Caro.

Iragarkiaren kodea: A0208955