117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Alkatetzaren dekretua

Josefina Bozal Bozal, Lizarrako Udaleko alkate udalburua naizen honek, Lizarrako udalerritik kanpo egonen naizenez 2002ko abuztuaren 15 eta 16an, ondotik datorren ebazpena eman dut, hori guztia Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean, Administrazio Publikoen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduko 47. artikuluan eta harekin bat datozenetan eta Udalaren A.F.E.an xedatutakoari jarraikiz.

Ebatzi dut:

1. Lehen alkateorde Rafael Beitia Vicuña jauna eskuordetzea Alkatetzaren eginkizun guztietan nire ordez aritzeko, 2002ko abuztuaren 15 eta 16an.

2. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Hala dekretatu, agindu eta sinatu du, Josefina Bozal Bozal alkateak.

Lizarran, bi mila eta biko abuztuaren hamalauan. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0209092