117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1686/2002 EBAZPENA, irailaren 17koa, Barne zuzendari nagusiak emana, Foruzaingo Zerbitzurako balen kontrako 165 jaka erosteko kontratazio espedientea onetsi eta 117.080 euroko gastua baimentzen duena, BEZa barne.

Barne zuzendari nagusiak 2002ko irailaren 17an emandako Ebazpenaren bidez lizitaziorako dei egin da, Foruzaingo Zerbitzurako balen kontrako 165 jaka erosteko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Xedea: Foruzaingo Zerbitzurako balen kontrako 165 jaka erostea, honela banaturik:

1. lotea.-balen kontrako 125 jaka.

2. lotea.-balen kontrako 40 jaka.

-Esleitzeko prozedura eta modua: irekia, lehiaketa publikoa, tramitazio arrunta.

-Aurrekontua: gehienez 117.080 euro (BEZa barne), honela banaturik:

1. lotea.-85.000 euro, BEZa barne.

2. lotea.-32.080 euro, BEZa barne.

-Proposamenen aurkezpena: Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Karlos III.a, 2, beheko solairua, Iruña, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita seigarren egun naturaleko 14:30 arte.

Halaber, aurkezten ahalko dira ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan (95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 7koa) aipatutako Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko edozein bulegotan, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako erregistro eta bulegoetan.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan behar dute.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hamargarren egun naturaleko 12:00etan, Barne Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan, Karlos III.a, 2, beheko solairua, Iruña.

Administrazio klausula partikular eta teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean.

PROPOSAMEN EREDUA

............................... jaun/andrek, ....... N.A.N. duenak, .................(e)n bizi denak, bere izenean edo ..........en ordezkari (ezabatu egoki ez dena), harremanetarako helbidea: ...................., telefonoa: ............. eta faxa: ............, dituenak, Foruzaingo Zerbitzurako balen kontrako .... jaka (... lotea) erosteko kontratuaren lizitaziorako administrazio klausula partikularren pleguaz jabeturik, konpromisoa hartzen du osorik egiteko, agiri horiei hertsiki lotuz, .......... euroren truk (letra eta zenbakiz) .........., BEZa barne.

(Eguna eta sinadura)

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamazazpian.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren.

Iragarkiaren kodea: A0210000