117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R G O I E N A

Akatsen zuzenketa

2002ko uztailaren 23an, alkateak 18/02 zenbakiko ebazpena eman zuen. Hona hemen hitzez hitz:

2002ko 86. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 17an, argitaratutako ediktuan, hiriburuaren aldaketaren behin betiko onespenari buruzkoan, akats tipografikoa egin zela ikusi da.

Kontuan hartuz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko 30/1992 Legearen 105.2 artikulua, akats materialak zuzentzeko aukerari buruzkoa.

Ebatzi da:

1. Aipatu akatsa zuzentzea. Hona hemen:

"Ergoieneko Udalak, Kontuen Batzorde Bereziaren modura ari zela, 2002ko martxoaren 21eko bilkuran,..." dioen tokian, honela behar du: "Ergoieneko Udalak, 2002ko martxoaren 21eko bilkuran, ...".

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Ergoienean, bi mila eta biko uztailaren hogeita hamaikan. Alkate udalburua, Olatz Berastegi Loiola.

Iragarkiaren kodea: A0208947