117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R G O I E N A

Administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izendapena

Udalak, 2002ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Udal honetako administrari laguntzailearen kargua lanaldi partzialean betetzeko epaimahaiak Itziar Jaka Galarza andrearen alde egindako proposamena onartzea.

Iragarkia 2002ko 86. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 17an, argitaratu ondotik, eta izangaiak deialdiaren 7. oinarrian aipatu agiriak aurkeztu ondotik, Udalak, uztailaren 30eko osoko bilkuran, erabaki zuen Itziar Jaka Galarza andrea izendatzea, Udal honetako administrari laguntzaile kargua lanaldi partzialean bete dezan.

Ergoienean, bi mila eta biko abuztuaren zazpian. Alkate udalburua, Olatz Berastegi Loiola.

Iragarkiaren kodea: A0208946